"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"

  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"
  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"
    Argazkia: Guillermo Casas
  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"
  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"
    Argazkia: Guillermo Casas

Ez Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz. 

Ez Dok Hiru liburuaren fitxa, hemen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria
  • Musikariak: Adrián García de los Ojos, María Arriaga, Iván Allue
  • Musikaren edizioa: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
  • Argien diseinua: David Rodríguez
  • Diseinu grafikoa: Paradox
  • Teknikariak: David Rodríguez, Oier Landa
  • Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo
  • Ekoizpena: Ez Dok Hiru - Tartean Teatroa
  • Iraupena: 75 minutu
  • Publiko mota: Heldua


Laburrean

Euskadi, auzolana