"Una casa de muñecas"

  • "Una casa de muñecas"
  • "Una casa de muñecas"

1879an Copenhagen eztabaida artean estreinatu zen Henrik Ibsen-en Casa de muñecas lan klasikoaren moldaketa da. Itxuraz zoriontsu diren senar-emazteak aurkeztuko dizkigu, emaztea familian jokatzen duen menpeko paperaz konturatzen den arte. Pako Revueltasek lana gaur egunera ekarri du, entseguetan dabilen aktore taldearen saio eta eztabaidetara. Bi ildo erabilita, hasieran erraza ematen zuen lan baten erronka eta kontraesanei nola aurre egiten dieten erakutsiko dizkigute antzezleek.

Emakumeek beren duintasunaren eta sexu berdintasunaren alde egin duten borroka da, zalantzarik gabe, XX. mendeak utzi dizkigun argi-itzal ugarien arteko gertaldi distiratsuenetako bat. Henrik Ibsen-en Casa de muñecas lana, Kopenhagen estreinatua 1879an, borroka horrexen ikurra da, haren aldeko aldarria. Estreinatu zenean hainbeste hauts harrotutako antzezlan honek bikote baten istorioa kontatzen du: senar-emazte biak zoriontsuak dira itxuraz, baina Nora, emaztea, azkenean ohartzen da menpeko papera betetzen duela bikotean eta etxeko bakearen baldintza bakarra dela senarrari hain laket zaion emakume txolin papera betetzera makurtzen jarraitzea. Pertsona libre eta heldua izatera deliberaturik, familia uzten du. Obrari bukaera ematen dion ate danbadaren oihartzuna aditzen jarraitzen da oraindik agertokietan eta kontzientzietan.

Fitxa

  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Pako Revueltas
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia
  • Aktoreak: Enriqueta Vega, Ramón Ibarra, Josu Kamara, Eneritz Artetxe, Natxo Gómez
  • Iraupena: 105 minutu

Laburrean

  • Egileak Henrik Ibsen
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana