"Erradikalak gara"

  • "Erradikalak gara"

"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu.

Bi emakume elkartu gara, eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan.

Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.

"Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

  • Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
  • Publikoa: Helduak
  • Iraupena: 70 minutu

Lanku

Laburrean

  • Egileak Ane Labaka, Beatriz Egizabal
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana