"Zeruko. Konstelazioen drama koreografikoa"

  • "Zeruko. Konstelazioen drama koreografikoa"
    Argazkia: Juan Carlos Ruiz
  • "Zeruko. Konstelazioen drama koreografikoa"
  • "Zeruko. Konstelazioen drama koreografikoa"
    Argazkia: Juan Carlos Ruiz

XVII. mendeko Europan, barrokoaren garaiko zenbait obra egin ziren askotariko ikonografia erabilita; besteren artean, zientzia astronomikoa, garai bateko numerologia eta hermeneutika dira nabarmentzekoak, ibilbide sinboliko enigmatikoa osatu baitzuten mendebaldeko zibilizazioaren lehen milurtekoetan. Une historiko horretatik abiatuta, dantzaren eredurik naturalena hautatu dugu gauza txikien erresuma periferikotik loratzeko modu berezi-berezian, gauaren proposamen berria eginda, ilargiaren zentzuan. Gaueko amets bat da, forma-energia neurritsuz betetako alkimia honi bizia ematen diona.

Tapiz koreografiko horretan, zeruaren zubia zeharkatuko dugu zeruko eta ozeanoko ateetatik sartzeko, gune teatrala itsasoz haraindiko urdinez nabarmenduta, hura antzezteko xedez. Bizia, heriotza eta satira eskutik helduta doaz dramaturgia honetan; are, zeinuen artean sortu da dramaturgia, etengabe biraka dabilen euskal hemisferioaren mundu iradokitzaileko konstelazio txikien zeinuen artean. Kopernikok eta Galileok zehaztasunez deskribatu zuten erritmo astral hori; zenbait jatorri eta tokitako pertsonaia noraezekoak pasatuko dira bertatik, babestuko gaituen eta minaz, plazerraz eta umoreaz mintzatuko zaigun musika airean marraztuko dutenak.

Dantza antzeztutako ekintza baldin bada, gure egiatik abiatuta dantzatuko dugu ekintza hori, korapilo teatrala agerian utziz, fikzioa dantzarien benetakotasunaren bitartez deseginez, dantzariak agertokian egoteaz eta izateaz harro. Gertatzen eta jazotzen dena benetakoa da, nahiz eta antzezpen bete-betean den eta dagoen, emozioak eta sentimenduak barrutik kanporantz adierazita, abian diren gorputzen keinu dantzatu kodetuaren bidez.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendari artistikoa: Faustino Aranzabal
  • Koreografoa: Faustino Aranzabal
  • Dantzariak: Eneritz Ardanaz,Ainhoa Zuazu, Maider Arriola, Nora García, Maddi Llorente, Jone Murua, Garazi Urrutikoetxea, Jone Muniategiandikoetxea, Naiara Esnaola, María Pérez, Aiora Marigil, Ane Elizalde, Eider Soage, Claudia Erentxun, Naia Lertxundi, Olatz Irazustabarrena, Maitane Mendiburu, Asier Gomez, Iker De La Hoz, Josu Sagardia, Harkaitz Ardanaz, Xabier Elizalde, Eneko Rosado, Xabier Urbieta, Aimar Eceiza, Ibai Otxoa, Pablo Zurutuza, Aitor Egaña, Markos Murua, Naroa Arbizu, Malen Arrieta, June Agirrebeña, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Irati Rosado, Marina Arruabarrena, Beñat Lizartza, Urtzi Atxega, Josu Ezkai, Joanes Amezaga, Julen Calderón
  • Musika/Soinua: Fidel Vicente
  • Argiztapena: Inma Irazustabarrena
  • Eszenografia: Xabier Garate, Benito Garate
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramon Garcia, Clara Munoa
  • Jantzien errealizazioa: Ramón García, Eulalia Martínez


Laburrean

Euskadi, auzolana