"Envoltura"

  • "Envoltura"
    Argazkia: Camila Tellez
  • "Envoltura"

Sinkopea gorputz mugimendu eta mugimendu historiko gisa adierazten duen ideian oinarrituriko zenbait eszenatan barrena egindako ibilbidea da Envoltura, Antonia Mercé «La Argentina» abangoardiako dantzariaren irudian gorpuzten dela ideia hori (1890-1936). 

1936ko uztailaren 18an, Donostiara bidaiatu zen La Argentina, Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaika) haren omenez antolatutako euskal dantzen erakustaldi batera, eta bat-batean hil zen, gudaroste frankisten altxamenduaren eta Gerra Zibilaren berri izan eta lau ordura. La Argentinaren heriotza bereziki esanguratsua izan zen, hura izan baitzen Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuaren domina jaso zuen lehen artista. Domina hari esker, haren ordezkari kulturala bihurtu zen; alegoria pertsonifikatua, nolabait. 

Envoltura lana artistaren inarrosaldi fisikoa ulertzen saiatzen da sentimendu kolektiboaren korrelatuan, historiaren ildoan gertatutako mugarri baten isla modura. Mugarri hori zenbait unetan eta hainbat modutara errepikatzen dute zenbait artistak, adibidez, Kazuo Ohno japoniar dantzariak, zeinak La Argentinaren irudia berreskuratu zuen bere lehen dantzan, Hiroshima eta Nagasakiko bonben kontrako erantzun gisa sorturiko Butô lanean

Fitxa artistikoa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Erakusketa lekua: Aretoa
  • Estrenaldia: 2016
  • Iraupena: 120 minutu
  • Zuzendariak: Isabel de Naverán, Camila Tellez, Patricia Caballero, Iñaki Azpillaga, Pedro G Romero, Bobote, Idoia Zabaleta
  • Koreografoak: Isabel de Naverán, Camila Tellez, Patricia Caballero, Iñaki Azpillaga, Pedro G Romero, Bobote, Idoia Zabaleta
  • Dantzariak: Isabel de Naverán, Camila Tellez, Patricia Caballero, Iñaki Azpillaga, Pedro G Romero, Bobote, Idoia Zabaleta
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Musika/Soinua: Konposizio musikala eta pianoan eszenarako interpretazioa Iñaki Azpillaga: Luis Carmona | Erritmoak eta kirrikak eszenan, Idoia Zabaletarenak: Leonor Leal
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Bideo errealizazioa: Filmotive
  • Eszenatokian dagoen jende kopurua: 6
  • Biran joaten den jende kopurua: 8

Konpainia

1992an sortutako euskal koreografoen elkartea da Moare Danza. Urte luzez arte bizien eremuan ikerketako lan jarraitu bat mantendu du, praktika koreografikoen dibulgazioa eta irakaskuntzaren bitartez. Elkarlanean aritu da urte askotan zehar arlo artistiko desberdinetako profesional desberdinekin, gauregungo gizartean gorputza duen garrantsiari buruz arduratuz

Harremanetarako

Idoia Zabaleta


Laburrean

  • Egileak Moare Danza
  • KonpainiaMoare
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana