"Harria. Maitasun istorioa"

  • "Harria. Maitasun istorioa"

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, ez ohiko moduan, ordea. Harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut. Ezingo nuke jasan nire harri gainean hautsa ikustea eta era berean hautsak harrotu nahi nituzke, arnas berritzeak bizia ematen dit eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke".

Harria, metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

  • ProtagonistaIñaki Perurena
  • LekuaKultur etxeak, leku itxiak eta bilduak...
  • Iraupena: 60 minutu

Lanku

Laburrean

  • Egileak Iñaki Perurena
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana