"Jainko bat"

  • "Jainko bat"

Jainko bat lanak idoloa bilatzen du, gora begiratzera probokatzen digun idoloa. Gorputza miazkatu eta barrukoa ikutuz irudiak sortzen dituen idoloa. Irudikazioa. Munduz eraikitako mudu bat. Mundua.

Idoloz beteriko irudimen bat ulertu eta sortu nahi du.

Idoloa gorpuztu, azaleratu, muskulatu, jantzi, entzun, jo. Idoloa agertaraztea noberako barrunbetik atera nahian bilatzen du Jainko bat.

Historia besteen istorioez eraikititako istorioa da. Guzti horiek idoloak dira eta norberak hamaika daramatza barruan. Jainko bat  barrukoaz eta kanpokoaz hausnartu nahi du: bestea eta norbera, hangoa eta hemengoa, haiek eta ni, nia eta bestea, taldea eta banakakoa, ikusten dena eta ez dena ikusten... Egunerokotasuna eta sakratua denaren arteko leku goraipagarri hori.

Lan koreografiko bat, lan eskultoriko bat, lan arkitektoniko bat, lan poetiko bat, soinu lan bat, lan plastiko bat.

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaritza: Marina Suarez
  • Konpainia: Hara Nori
  • Aktoreak: Marina Suarez, Patxi Suinaga
  • Koreografia: Garazi Lopez de Armentia
  • Zuzendaritza laguntzailea: Hannah Welhan
  • Musika eta soinua: Patxi Suinaga
  • Testu aholkularia: Oier Guillan
  • Jantziak: Hara Nori
  • Argiak: Unai Lopez de Armentia
  • Eskerrak: Tripak, Braun Retrofuture, Madame Calaca

Azala

Laburrean

  • Egileak Marina Suarez
  • KonpainiaHara Nori
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana