"Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

  • "Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

Mikel Martinez aktoreak Dario Foren eta Franca Rameren testu batzuk aukeratu ditu. Berak eta Irati Agirreazkuenagak daramatzate eszenara testu horiek, bai irakurraldi dramatizatuaren bidez, bai bakarrizketa antzeztuetan. Pistolaren Begi Zuri Beltzak, Misterio Bufo, Tutta casa, letto e chiesa... Testu zorrotz eta zirikatzaileekin gozatzeko aukera aparta.

2016ko urrian joan zitzaigun Dario Fo, eta Franca Rame 2013ko maiatzean. Bi antzerkigile handi horien ironiak eta salaketek gaurkotasunik ez dute galdu. Inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke gaur egun.

Fitxa

  • Ikuskizun mota: Irakurraldi eta bakarrizketa antzeztuak
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Irati Agirreazkuenaga
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa, Loraldia festibala
  • Iraupena: 50 minutu
Loraldia

Laburrean

  • Egileak Mikel Martinez
  • KonpainiaTartean Teatroa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana