"Ed. Elgar"

  • "Ed. Elgar"

Ai Do Project dantza konpainia, Donostia Musika, Donostia Kultura, Dantzagunea eta Musikeneren arteko elkarlanari esker sortutako ikuskizun hau Edward Elgar konposatzailearen inguruko zazpi dantzarirentzako dantza garaikideko emanaldia da.

Ai do Project

2009an eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Ai Do Project dantza konpainia sortu zuen Iker Arrue donostiarrak. Sorkuntza eta lan berriak ekoizteaz gain, konpainiak ikastaro, errepertorio eta tailerrak ere ematen ditu Espainia eta atzerrian.

Musikene Ensemble

Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko (Musikene) Gabriel Loidi irakaslearen ganbera musikako ikasleez dago osatua Musikene Ensemble. Sokazko laukote batek, klarinete batek eta piano batek osatzen dute taldea. Espainiako Estatuko eta Frantziako hainbat lekutatik datozen musikari hauek ganbera musikako errepertorio tradizionala lantzen dute batez ere, baina maiz kolaboratzen dute beste alorretako artistekin.

Sinopsia

Abiapuntutzat musikagilearen biografia harturik, eta konkretuki bere sorkuntzen inguruko gertaerak (familia eta lagunekin mantendutako korrespondentzia eta gutunak, autorearen eskuidatziak, bere bizitza modu birtualean dokumentatzen duten egunkarierrekorte sorta, bere kezka eta beldurrak...), dantza sorkuntza honek Ingalaterrako konposagile garrantzitsuenetarikoa izandakoaren unibertso intimora gerturatzen gaitu. Musika berak zorigaitz zorrotzen atsekabea dakarkigu gogora, bai Lady Elgar-en gaixotasunarena bai Sir Elgar berarena, beti bere arimarekin borrokan: nolabait gaztaroko arrakastaren itzalpean bizi izandako gizon honentzat, pianorako boskotearen sorkuntza ez zen ez bide malgua izan...

Fitxa artistikoa

  • Ikuskizun mota: Kontzertua eta dantza garaikidea
  • Konpainia: Ai Do Project
  • Zuzendaria eta koreografoa: Iker Arrue
  • Zuzendari laguntzailea: Michael Carter
  • Koreografia laguntzailea: Dácil González
  • Proiektuaren izenburua: Ed. Elgar. Pianorako boskotea, Op.84.
  • Jatorrizko musika: Edward Elgar
  • Argiztapena: Albert Faura
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Myriam Perez, Paula, Martínez, Carmen Fumero, Dacil Gonzalez, Ying Yun Chen, Iker Arrue
  • Musikariak: Lidia Sierra (biolina), Lou Delebecque (biolina), María Luisa Sopeña (biola) Julia Caro (txeloa), Gonzalo Sánchez (pianoa), Laura García (klarinetea)


Laburrean

Euskadi, auzolana