"Garden"

  • "Garden"

Alos Quartet hari-laukoteak, Aukeran Dantza Konpainiak lagundurik, Garden ikuskizuna aurkeztu du. Musika eta dantza biltzen dituen emanaldi horren bidez, proiektuari izena ematen dion azken albuma ezagutarazi du Alos Quartetek.

Xabier Zeberio (nyckelharpa eta biolina), Francisco Herrero (biolina) Lorena Núñez (biola) eta Pello Ramírez (txeloa) musikariek dotoretasun handiz jorratzen dute doinu intimista, original eta eklektikoa, beren ibilbide artistikoan zehar bereizgarri dutena.

Aukeran Dantza Konpainiarekin batera, ikus-entzuleak ikuskizuneko partaide izatea lortzen dute. Izan ere, Aukeran taldeko dantzariek harriturik uzten dute publikoa, beren erritmo garaikidearekin eta beraiekiko hurbiltasunarekin.

AUKERAN

  • Koreografoa: Edu Muruamendiaraz - Aukeran Dantza Konpainia
  • Jantzien diseinua: Oscar Armendariz
  • Jantzien errealizazioa: Oscar Armendariz
  • Eszenografiren errealizazioa: Aukeran Dantza Konpainia
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun

ALOS QUARTET

  • Egilea: Xabi Zeberio
  • Eszenografiaren zuzendaria: Xabi Zeberio 
  • Ekoizpena: Syntorama
  • Musika: Xabi Zeberio, Lorena Núñez, Pello Ramírez, Francisco Herrero
  • Iraupena: 90 minutu
  • Harremanetarako: cruzgorostegi@syntorama.com


Laburrean

  • Egileak Aukeran Dantza Konpainia, Alos Quartet
  • KonpainiaAukeran Dantza Konpainia
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana