"Ardiak eta otsoak"

  • "Ardiak eta otsoak"
  • "Ardiak eta otsoak"
  • "Ardiak eta otsoak"
  • "Ardiak eta otsoak"
  • "Ardiak eta otsoak"

Urruneko lurralde magiko batean, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek beraien kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean. Ragear anker eta boteretsua izango da hautagaietako bat; hari aurre egitera ausartuko den Gris otsoa, bestea. Taldeko otso kuttuna du, baina, gogokoena izan arren, akats handiak egiten ditu. Grisek, ordea, otsoen liderra izan nahi du, eta, bide batez, Biancaren maitasuna lortu. Basoan barneratuko da, untxi ijitoen kanpalekuraino. Bertan, Mamik, untxien aztiak, transmutazioaren edabea emango dio. Otsoen kobazulora bueltatzen denean, zerbait arraroa sumatuko du: otsoa ardi bihurtu da!

Euskarazko estreinaldiari buruzko informazioa guztia, hemen.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Volki i ovtsy Beeezumnoe prevrashchenie
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Estreinaldi urtea: 2016 (euskaraz, 2017)
  • Iraupena: 86 minutu
  • Herrialdea: Errusia
  • Generoa: Animazioa
  • Zuzendariak: Andrey Galat, Maxim Volkov
  • Gidoilariak: Neil Landau, Maksim Sveshnikov, Sugar Ikg
  • Ekoizpena: Yi Feng, Yuriy Moskvin, Vladivir Nikolaev, Sergey Selyanov
  • Webgunea: http://edreamsfactory.es/ovejas-y-lobos/

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Andrey Galat, Maxim Volkov
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana