Monteverdi: Quarto Libro dei Madrigali"

  • Monteverdi: Quarto Libro dei Madrigali"
    Argazkia: Son Aoujil
  • Monteverdi: Quarto Libro dei Madrigali"

Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia, 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L'Orfeo obraren egilea.

Monteverdik zortzi madrigal bilduma edo liburu argitaratu zituen, eta 2017 honetan horietatik guztietatik lehen laurak interpretatuko dira, era ezberdinetan, bere jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko. Monteverdik modu perfektuan uztartzen ditu harmoniak eta disonantziak, fintasunez eta iradokizunez betetako lanak osatuz.

Quarto Libro dei Madrigali a cinque voci Venezian argitaratu zen 1603an, Gian Battista Guarini, Ottavio Rinuccini eta Giovanni Boccaccioren poemetan oinarritutako testuekin. Bere edertasun aztoragarria da lan honen soinu-oinarria eta pertsonaia protagonistaren ekaitza elikatzen duena. Pertsonaia hori emakume bat da, bere bakardadearen amildegi aurrean jarria, bizi ala hil erabakitzeko kinkan. Aingeru eta deabruen ahotsek ematen diote buru liburu honi. Heriotza da azken amodioa, bihotzaren isiltasunean hazten den amaierako maitasun istorioa.

Istorio horretatik dramaturgia bat sortzen da, zeinak, Khea Ziater konpainiak ohi duen bezala, narratiba zinematografikoan sakontzen duen bere apustu eszenikoaren giltzarrien bila. Alex Gerediagak eszena zuzendari gisa ematen dion ikuspegi beti ausart eta berritzaileak txundituta utziko du publikoa, bide fresko eta desberdin bat proposatzen duelarik Monteverdirengana iristeko.

Dosierra, gaztelaniaz [PDF - 708 KB]

FITXA TEKNIKOA:

  • Aktoreak eta abeslariak: Arrate Etxeberria, Na Gomes, Ana Otxoa, Ana Begoña Hernández, Alicia Manceras, Koldo Villar, Mikel Zabala
  • Argazkia: Son Aoujil
  • Jantziak eta atrezzo: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Bideoen edizioa: Jesus Pueyo
  • Testuak: Mikel Somiñona
  • Soinu espazioa: Joke De Vriese
  • Proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
  • Ekoizpena: Khea Ziater
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
  • Ekoizpena: Khea Ziater, Arriaga Antzokia
  • Iraupena: Heldua
  • Publiko mota: 75 minutu
Khea Ziater

Laburrean

  • Egileak Claudio Giovanni Monteverdi
  • KonpainiaKhea Ziater
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana