"Komunak"

  • "Komunak"

Beti esan izan da neskak binaka sartzen direla komunera. Lagun artean dibertigarriagoa omen da, baina tupustean suertatzen denean, horrela al da? Nekanek Mirenekin topo egiten du jatetxe bateko komun batean. Eskola berean ikasitakoak ei dira, eta, Nekanek Miren gogoratzen ez badu ere, pixagurak bultzatuta, haren proposamena onartu eta elkarrekin sartuko dira komunera. Hor barruan gertatuko dena bizitzaren isla zorrotza izango da.

  • Testua: Idoia Barrondo
  • Zuzendaria: Iosu Florentino
  • Antzezleak: Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz
  • Kartela: Ane Pikaza
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Iraupena: 20 minutu
Pabellón 6

Laburrean

  • Egileak Idoia Barrondo
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana