"El fin de las cosas"

  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"

Dantza garaikideko ikuskizun bat da El fin de las cosas, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai.

Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara LeGardonek.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea, zuzendaria eta koreografoa: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Dantzariak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

 


Laburrean

Euskadi, auzolana