"Primatium. Un tropiezo en la carrera espacial"

  • "Primatium. Un tropiezo en la carrera espacial"
  • "Primatium. Un tropiezo en la carrera espacial"

Bi astronautak gidatutako bi izarrarteko ontzi kaletik dabiltza, oinezkoak aho zabalik uzten. Haien ibilbideak gurutzatu egiten dira, eta plaza batean elkar jotzen dute. Edozein trafiko istriputan bezala, aseguruaren paperak bete behar dituzte. Eztabaidan hasten dira, elkar ulertu nahian baina, orduan, kaskoak kentzen dituzte eta egoerak ezusteko norabide bat hartzen du: bi primate dira, espezie desberdinekoak, baina.

Espazioko norgehiagoka "re-eboluzionarioaren" ikuspegi honek, umorearen bitartez, Darwinen teoriak eta maskota kontzeptua zalantzan jartzen ditu. Zaila da jakiten nor den noren eboluzioa.

El Mono Habitado

Pentsatu, sentitu eta jardun egiten duen izakia da El Mono Habitado, kontatzeko ardura duena, aldi berean primitiboa eta jolasgarria dena. Espezie antropomorfo horrek zenbait tresna erabiltzen ikasi du, esate baterako, umorea, metafora, absurdoa eta errealitatearen irudikapen sinbolikoa. Jolas-sen handia du eta barre eragiteko eta sortzeko bidea ematen dioten buruko gaitasunak dauzka. Animalia soziala denez, taldearekiko harremana bilatzen du, bere iruditeriaren eta bere mundu-ikuskera bereziaren emaitzak haiekin partekatzeko.

Primatium da konpainia berri honen lehen sorkuntza; Bego Martín Treviñok eta Raúl Caminok osatzen dute konpainia, eta artista horiek ibilbide luzea egin dute kale-antzerkiko konpainietan, hala nola Zanguangon edo Pez Limbon. Ezohiko topaketa bat abiapuntu gisa hartuta, komikotasunean oinarrituta, eguneroko gaiak planteatu nahi dituzte, adibidez, kultura desberdinen arteko topaketa, bizikidetasuna, elkarrengandiko ikaskuntza edo komuna denaren bilaketa, diferentzia errespetatuz eta, aldi berean, munduan eta unibertsoan geure buruaz daukagun irudiaren nagusitasuna zalantzan jarriz.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino
  • Ontzien eraikuntza: Skenitek S.L.
  • Karakterizazioa, efektuak: Gorka Aguirre. Make up FX estudio
  • Jantziak: La Funambulista
  • Hizkuntza: Testurik gabea
  • Adina: Publiko guztientzat egokia
  • Iraupena: 60 minutu

Harremanetarako

El Mono Habitado
Raúl Camino / Begoña Martín Treviño
(+34) 651 531 693
(+34) 677 349 861
elmonohabitado@gmail.com

 

Umore azoka

Laburrean

Euskadi, auzolana