"Pausoz pauso"

  • "Pausoz pauso"

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin.

Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarloturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta.

Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta koreografoa: Anna Rodríguez
  • Eszenografia, egilea eta antzezlea: Garazi Pascual Esnaola
  • Hizkuntza: Testurik gabea
  • Adina: Publiko guztientzat egokia
  • Iraupena: 10 minutu

Harremanetarako

Garazi&Cía
Garazi Pascual Esnaola
(+34) 606 226 486
garazipascual@hotmail.com

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Garazi Pascual Esnaola
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana