"70+1"

  • "70+1"

Horma batek gaur egungo gizartean sortzen duen muga da; nazio, kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artekoa. Ezberdintasun horiek onartu eta batak bestea aberasteko erraminta moduan erabili ordez, beldurra eta hormak eraikitzen ditugu.

Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak?

Euskal Herrian eta Gerra Zibilean oinarritzen da 70+1, nola mendira ihes egin behar izan zuten askok, eta nola gauean menditik ere jaisten ziren… nola denak ejerzito modura jokaera eta pentsamendu berdina izatera behartzen gaituzten… eta nola pertsona batek eredu horretatik ihes egitea erabaki dezakeen.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Aiert Beobide
  • Koreografoa: Iker Arrue (AiDoProject)
  • Musika: Pascal Gaigne, Nino Rota
  • Dantzariak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Iker Arrue
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana