"Suddenly"

  • "Suddenly"
  • "Suddenly"

Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzada txikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakar­tsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konek­tatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.

Jaiotz Osa Zumaian (Gipuzkoa) jaio zen eta Bartzelonako Company & Company dantza-eskolan eta Madrilgo María de Ávila goi-mailako dantza-kontserbatorioan trebatu zen. Amaury Lebrun-en Amaury Dance Company, Jessica Kennedyren eta Megan Kennedyren Junk Esemble eta Igor Calongeren Cielo Raso konpainietan egon da eta La Macanaren eta Toni Fabreren piezak interpretatu ditu, besteak beste. Gaur egun, Lasala konpainiako dantzaria da eta Raw piezan Amaia Elizaranekin elkarlanean aritzen da.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria, koreografoa eta dantzaria: Jaiotz Osa
  • Zuzendari laguntzailea eta jantziak: Xabier Mujika
  • Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
  • Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Harremanetarako

Jaiotz Osa
(+34) 649 215 004
jaiotz_osa@hotmail.com
www.suddenlyproject.com

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Jaiotz Osa
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana