"La pensión coja"

  • "La pensión coja"

Auzo bateko pentsio batean, munduko edozein hiritan, apopiloetako batzuen bizitzak erdizka ikusiko ditugu. Lur jotzeko zorian dauden bizitzak eta eraikinak. Carmen San Esteban aktore gasteiztarrak KaldeArterentzat berariaz sortutako ikuskizuna, Marina Ruiz eta Rafael Martín Moranteren partaidetzarekin. Aktore eta sortzaileak bere aurreko lanen ildoari jarraitu dio, beti hormen barruan, ikuslearen hurbiltasuna eta leku mugatuak bilatzen baititu, baina, oraingoan, Carmen leihoa ireki eta balkoira aterako da.

  • Egilea: Carmen San Esteban
  • Iraupena: 20 minutu
Kaldearte

Laburrean

  • Egileak Carmen San Esteban
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana