"rOnde - Bi ahizpa"

  • "rOnde - Bi ahizpa"
  • "rOnde - Bi ahizpa"

Besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean ematen den bi dantzarirentzako dantza eta airezko pieza da. Konplizitate, aurkaritza eta amodiozko dantza bat. Abaildu, gira eta buelta, altsa eta dantza egiten du, anaitasuna goraipatzen du eta anai-arreben arteko elkar lotura konplexuak aireratzen ditu. Gorputzak instintuz jolasean, igurzten, ihes egiten, nekatzen dira. Anai-arreben arteko erlazioa bakana da bizitza zeharkatzen duelako.

Rouge Eléa

Rouge Eléa konpainiaren ikuskizunek aireko zirkua, dantza, objektuen musika eta irudia uztartzen duten poetika lantzen dute. Konpainiak bestelako forma artistikoak aztertzen ditu, mundua eta gizakia euren konplexutasun osoan galdekatzeko. 

Fitxa

  • Egileak: Fanny Soriano, Corine Cella
  • Dantzariak: Corine Cella, Maitane Azpiroz, Ander Fernández
  • Testuak: Ander Fernández, Asier Sarasola
  • Laguntza artistikoa: Mathilde Monfreux, Valentin Bellot, Javier Barandiaran, Noemí Viana
  • Eszenografia: Laurent Gauthier, Idoia Beratarbide
  • Jantziak: Marodi
  • Musika: Ander Fernández
  • Harremanetarako: +33 661694687 / www.rougeelea.com / contact@rougeelea.com


Laburrean

  • Egileak Fanny Soriano, Corine Cella
  • Estreinaldi-urtea2014
Euskadi, auzolana