"Ilargi arrantza"

  • "Ilargi arrantza"

Euskaraz egindako txontxongilo sorkuntza bat da Ilargi arrantza, non antzerkia eta musika elkartzen diren. Hiru ordu laurden inguru irauten du, eta publiko gazteari zuzenduta dago. Argizagia eta ortzia ditu hizpide, kantuen eta hitzen bitartez. Unibertsoaren edertasun misteriotsuaren garrantzia nabarmentzen du, norberaren ametsen gauzapenarekin batera. Dekoratuak eta txontxongiloak material birziklatuekin eginda daude. Musika eta kantuak obrarako bereziki konposatuak izan dira.

Ipuin iniziatiko bat da, non itsas izar batek zeruan dauden bere ahizpak ezagutzera joateko bidea egiten duen. Ibilbidean zehar pertsonaia ezberdinak ezagutuko ditu, itsas azpikoak, lurrekoak eta izaera anitz eta indartsuak dituzten zerukoak. Munduko ipuinen erreferentzia ezberdinak aurki daitezke bertan, Beninekoak, Buhameak, Kabiliakoak eta Amerindiarrak. Atzerriko ipuiank abestuak, kontatuak edo justu zirriborratuak agertzen dira antzezlanean zehar.

Fitxa

  • Konpainia: Banakike Txotxongilo Taldea
  • Txotxongiloak eta eszenografia: Battitt Halsouet
  • Aktoreak eta kantariak: Maika Etxekopar, Battitt Halsouet
  • Gidoia: Elisabeth Hermil
  • Zuzendaria: Marion Gardie
  • Musika: Sacha Standen


Laburrean

  • Egileak Maika Etxekopar, Battitt Halsouet
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana