"Tosta - Atlantikoko hizkuntza aniztasunean barrena"

  • "Tosta - Atlantikoko hizkuntza aniztasunean barrena"
  • "Tosta - Atlantikoko hizkuntza aniztasunean barrena"
  • "Tosta - Atlantikoko hizkuntza aniztasunean barrena"
  • "Tosta - Atlantikoko hizkuntza aniztasunean barrena"

Atlantikoan barrena bidaiatzen ibili den Donostia 2016ren Tosta enbaxadaren kronika da Jorge Fernandez Mayoral zuzendariaren lana. Gure ozeanoak bustitzen dituen hizkuntza-komunitate gutxituen (Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria) errealitateak islatzen ditu. Proiektuan bidailagun izan direnen lekukotzen eskutik, eta arte diziplina anitzen bitartez, txikien arteko elkarlanaren handitasuna adierazten du. Tostak bidaian aurkitutako hizkuntza guztien doinuak jaso ditu lanak.

Tostak kulturgintza du oinarri, eta bi geltoki nagusi izan zituen iaz. Lehena, komunitate guztietako sortzaileen elkartrukea izan zen: zazpi hizkuntza komunitateek artista bana bidali zuten beren hizkuntza eta kulturaren enbaxadore moduan, eta beste herrialde batek jaso zituen bertan antolatutako egonaldi artistikoetan. Bigarren geltokia 2016ko udan izan zen: komunitate bakoitzean bizpahiru eguneko jaialdiak antolatu ziren. Tosta herrixka deiturikoan, egonaldietan sortutako arte-lanak aurkeztu, Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna ikusgarri egin, eta herritarrentzako parte-hartze guneak antolatu ziren.

dss2016.eu

Laburrean

  • Egileak Jorge Fernández Mayoral
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana