"El último aliento"

  • "El último aliento"

Gainerakoengandik bereizten gaituzten ideal, zaletasun eta era guztietako arrazoien aurrean tinko eutsi zioten guztiei. Bitxiak bagara, horrek desberdinak garela esan nahi du; desberdinak bagara, bakarrak gara. Bakarra izatea da benetan balio duena.

Victoria P. Miranda Bilbon jaio zen, eta 7 urterekin sartu zen dantzaren munduan. Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker, New Yorkera joan zen, bertan, Merce Cunninghamen estudioan, hiru urtez dantzako ikasketak jarraitzeko. 1997an, Ipar Amerikan ikasketak osatu ondoren, Europara itzuli, eta Londresko The Placen jarraitu zuen ikasten. 1998an Frantziako CNDC L' Esquisse Angers dantza garaikideko goi eskolan onartu zuten; 2000. urtean eskuratu zuen hango titulua. Horren ostean, 2007an Dantza Sari Nazionala eskuratutako Carmen Werner koreografoak gonbidatu zuen Madrilen zuen Provisional Danza konpainian parte hartzera. Han, dantzari aritzeaz gain, laguntzaile gisa ere jardun zuen. 2003an sortu zuen bere lehen lana, Caer a peso (Pisuz erori), dantza hutseko lana, eta birak egin zituen Europatik eta Hego Amerikatik. 2008az geroztik, Victoriak freelance moduan egiten du lan, hainbat konpainiarekin eta koreograforekin lankidetzan, esate baterako, hauekin: Cocoon Dance Company, Arrieritos (flamenco-contemporary company), Linga Company, Johannes Wieland, Staatstheater Kassel, Eric Trotier, Phillip Tallard. Horrez gain, berak osatutako lanak aurkezten ditu.


Laburrean

  • Egileak Victoria P. Miranda
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana