"Duda"

  • "Duda"
  • "Duda"
  • "Duda"

DUDA

Izan eta ukan heldu zauzkigularik duda sortzen da. Sentimendu unibertsal horrek frustrazio, zalantza eta kezka artetik bideratzen gaitu. Honetatik ateratzeko dugun aterabide bakarra da “hautua”. Horrek ere, duda berpizten daugularik.

DUDAk gure sentimendu horien mamira eramaten gaitu. Dubstep, bertso, trikitixa eta hip hop dantzari esker DUDAren etapa guziak agertzen dira.

DUDA zer da?

Lehenik, euskara ikastean gertatzen zauguna da...

Ondotik, bertsoa, trikia, dubstep musika eta hip hop dantza diziplina horien nahasteko gogo bat da.

Hip hopa eta tokiko kultura diren bi mundu horien topaketa bat ere.

Euskara ikastean...

DU transitiboarena eta DA intransitiboarena direla deskubritu bitartean “du” UKAN dela eta “da” IZAN dela ikasten dugu.

Hori jakinez gero, mintzatu aitzin pentsatu behar dugu: erran behar dugu DU ala DA?

Gramatika istorio ote da?

Hori da DUDA.

Nahasteko gogo bat da...

Bertsoa, sentimenduen narratzailea dena; dubstep musika, dudaren serbitzailea dena; hip hop dantza, emozioen mirailua dena eta trikiaren soinua, hautua bezain zorrotza dena, nahasten dira gai unibertsal baten inguruan tokiko hizkuntzaz mintzatzean.

Fitxa

  • Sortzailea: Patrik Larralde
  • Elektro musikaria eta pandero jotzailea: Aitzol Lasa Letona
  • Trikitilaria: Patrik Larralde
  • Bertsolaria: Bixente Irigarai
  • Dantzaria: Tony Le Guilly
  • Taula zuzendaria: Michel Foucher
  • Argi sortzailea: Paxkal Indo
  • Harremanetarako: musikatruke@gmail.com / 0688488808 (Patrik)
  • Webgunea: duda.eus

EKE

Laburrean

Euskadi, auzolana