"Barro Rojo"

  • "Barro Rojo"
    Argazkiaren egilea: Mateo Prez Fraile

Zer da Basa Gorria?... Bakarlari gisa dihardudan lehen ikuskizuna da, Bilbo eta Paris artean sortua.

Eskabide pertsonal bati erantzuna ematearren sortu zen Basa Gorria: berarekin zorretan nago, nolabait.

Hainbat pertsonak bizi izandako ondorioez baliatzen gara gaur egun ditugun eskubideak edukitzeko eta bizi dugu askatasuna bizi ahal izateko.

Eta hauxe da eszenaratzen duguna. Europako kontzentrazio zelaietan eta Frankoren kartzeletan gay-ek bizi izandako historia da. Iragana berraztertu nahi dugu, gure historiaren zati dena, eta kontatzen diren hainbaten iragana. Iragan hori, bestalde, oraina eta etorkizuna ere bada. Oraina, hain zuzen ere, gaur ere gay izatea ondo ikusita ez dagoelako. Kontrasteen gaineko historia bat da, iraganetik orainaldira artekoa, drama eta kabareta nahastu egiten dira, pertsona bat bestearekin...

Bidaia bat. Ikuskizunaren protagonistak kontatuko digun bidaia bat. Bere historia eta osaba homosexual batena. Istorio bat beste baten barnean.

Osabaren historia: kontzentrazio-esparru batean sartu zuten eta, ondoren, Francoren kartzelan. Eta hori guztia homosexuala izateagatik.

Iraganeko bi errealitateren historia. Hitlerren Europa eta Francoren Espainia.

Eta bere historia, iragan horretaz elikatzen dena.

Fitxa

  • Zuzendariak: Linda Wise eta Daniela Molina
  • Aktorea: Javier Liñera
  • Diseinua eta argi-teknikaria: Patxi Pascual
  • Soinu-teknikaria: Aitor Pérez
  • Eszenografia: Oskar García eta José Manuel Placeres
  • Musika: Pierre-François Blanchard e Ismael Merino
  • Ile-apaindegiko laguntza: Beatriz López
  • Irudiak: Laurent Leger Adame eta Mateo Pérez Fraile
  • Harremanetarako: javi.linera@hotmail.com / +34 618 95 32 42

Sariak eta aitorpenak

  • SAREAk, Euskadiko Antzerki Sareak, gomendatutako ikuskizuna
  • Ikuskizunik Onenaren Saria 2016ko Indifest jaialdian
  • EHGAMen Urrezko Hirukoa Saria 2016an
  • Platea Programa 2016

Elementu eszenografikoak [PDF - 1,91 MB]
Oinarrizko ezaugarriak [PDF - 126 KB]
Dosierra [PDF - 3,89 MB]


Laburrean

Euskadi, auzolana