"Dresden babesleku"

  • "Dresden babesleku"
  • "Dresden babesleku"
  • "Dresden babesleku"

Filmazpit katalogoko filma.

Desden babesleku dokumentala Dresdenen filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den "Europa Transit" proiektuaren baitan.

2015. urtean, Europan, Alemaniak bakarrik eskaini zien ate irekiko politika gerran dauden herrialdeetatik zetozen iheslari saldoei. Guztira, milioi bat pertsonei egin zien harrera. Dokumentalak gertakari haren ondorioak aztertzen ditu Dresdenen. Historia gorabeheratsua izan duen hiri zatitua ikusiko dugu, eta nola eragiten duen horrek errefuxiatuen etorreraren aurrean jarrera bat ala bestea hartzeko orduan: batzuek historian eta euren bizipenetan aurkitzen dituzte harrera-ekimenetan parte hartzeko arrazoiak; beste batzuek, aldiz, iraganean topatzen dituzte kanpotarrak ez onartzeko arrazoiak. Dresden babesleku filmak argi erakusten du Bigarren Mundu Gerraz geroztik Alemania etengabe izan dela errefuxiatuentzako aterpe, eta pertsona desplazatuek babesgabetasun berdin-berdina jasaten dutela gerra guztietan.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Marc Parramón
  • Gidoia: Cosima Dannoritzer, Juanma Arizmendi
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 56 minutu
  • Hizkuntza: Alemana, ingelesa (azpitituluak euskaraz)

Filmazpit

Laburrean

Euskadi, auzolana