"Giza liburutegia"

  • "Giza liburutegia"
  • "Giza liburutegia"
  • "Giza liburutegia"

Filmazpit katalogoko filma.

Giza liburutegia dokumentala Wroclaw hirian filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den "Europa Transit" proiektuaren baitan.

Polonian, gero eta sarriago gertatzen ari dira etorkinen eta errefuxiatuen kontrako manifestazioak eta erasoak. Testuinguru horretan, hala ere, badira herrialde kulturaniztun eta toleranteago baten alde borrokatzen diren herri ekimenak eta GKEak. Horietako bat dugu Wroclaw hiriko Giza Liburutegia: pertsonak liburu bihurtzen dituen egitasmo hezigarria da. Liburu bizidun hauek izendatzaile komun batek lotzen ditu, alegia, diskriminazioa jasan izanak. Liburuotako bat maileguan hartzean, honako istorioak topatuko dituzte irakurleek: arrazagatik, sexu izaeragatik edota erlijioagatik marjinatuak eta estigmatizatuak izan direnen lekukotzak. Aniztasunera gutxi ohituta dagoen herrialdean, liburutegi hau aukera ona da diskriminazioaren aurka borrokatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Raúl Cuevas
  • Gidoia: Gerard Farré-Escofet
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Poloniera, ingelesa, gaztelania, frantsesa (azpitituluak euskaraz)

Filmazpit

Laburrean

Euskadi, auzolana