"Izarren hautsa"

  • "Izarren hautsa"

Ixabel Millet idazle, kontalari eta formatzaileak 2016ko abenduan argitaratu zuen Izarren hautsa liburua abiapuntu hartuta, haur ttipientzako kontaketa sortu du.

Nondik norakoak

Hautsetatik gatoz eta hautsetara joanen garela dio esaldi sonatuak, baina hauts horiek izarren hautsak baziren? Izarren hautsa bagina?

Sinopsia

Egun batean, Izartxo izar txikiak abiatu behar du. Ibilbide luze bat egin behar du, urtzitik lurreraino. Lagunak bertan utzi behar baina bere baitako bizitza piztuko da, zentzumenez mundua atzemenen du: musika, irudiak, etab. Azkenean, lurrera iritsiko da, muxuka eta kantatuz harturik.

Izar eder bat da Izartxo, zeruan dirdir alaia.
Beti lagunekin jolasean, txin-txan-txon, pozik
eta irrifartsu. Arin zebilen, ziri-zara, ziri-zara, urre-izpiak atzean. Baina behin batean joateko
garaia heldu zen.

Kanta batekin hasten den ibilbide horretan, Izartxok bizi dituen abenturak atzematen joanen dira ikusleak, haurrentzako ulerterraza den hizkuntza batean, keinuz eta onomatopeiaz lagunduta.

Atrezzo xumeek, txontxongilo ttipiek eta musika suabeak girotuko dute kontalariaren ahots eztia.

  • Egilea eta aktorea: Ixabel Millet
  • Publikoa: 2 urtetik goiti
  • Iraupena: 30 minutu
Maido Kultura

Laburrean

  • Egileak Ixabel Millet
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana