"Reziklator"

  • "Reziklator"
  • "Reziklator"

Ikuskizun pedagogiko-musikal berri bat da Reziklator, 2-12 urte bitarteko haurrek modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean birziklapenaren garrantzia barneratzea  helburu duena. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak baliatzen dira.

Hau guztia hiru urratsetan banatzen da:

1) Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Bertan, gorputz perkusioaren bitartez, birziklapenaren oinarrizko arauak erakutsiko zaizkie.

2) Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko zaie. Era berean, okumez eginiko danbor batzuk utziko zaizkie, pertsonaiekin batera kalejiran parte har dezaten. 30 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera.

3) Bukaeran, haur guztiekin batera, 30 minutuko kalejira dibertigarri eta alai bat egingo da. Haurrak, antzerkian ikasitako erritmo eta keinu desberdinekin, herriko protagonistak bilakatuko dira, ikuskizunaren helburua lortuz.

Emanaldiak ordu eta erdiko iraupena du gutxi gorabehera, eta bost musikari-antzezlez osatuta dago.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia eta ekoizpena: Zo-Zongó!! Productions
  • Kale garbitzailea: Nekane Castrillo
  • 1. iratxoa: Ander Larranaga
  • 2. iratxoa: Ander García
  • 3. iratxoa: Amets Albisu
  • 4. iratxoa: Gema Ines
  • Maskarak: Rubén Azpiazu
  • Diseinu grafikoa: Egoitz Arbiol
  • Argazkiak: Jaione García
  • Hizkuntza: Bi bertsio daude, euskaraz eta gaztelaniaz
  • Harremanetarako: info@zozongo.com / 0034 662 218 983 / 0034 943 840 430


Laburrean

Euskadi, auzolana