"Mugaldeko mezuak"

  • "Mugaldeko mezuak"
  • "Mugaldeko mezuak"
  • "Mugaldeko mezuak"

Filmazpit katalogoko filma.

Mugaldeko mezuak dokumentala Ceutan filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den "Europa Transit" proiektuaren baitan.

Sergi Cámara fotokazetaria da. Argazkigintza dokumentala egiten du, eta hamar urte baino gehiago daramatza Europa hegoaldeko mugan lanean. Bere azken proiektuan, kontinente zaharrera aspalditxo etorritako etorkinei argazkiak egin dizkie, eta muga zeharkatzea lortu berri dutenentzako mezu bat idazteko ere eskatu die. Argazki eta mezuok ikusgai jarriko dira Ceutako Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroan (CETI), non 800dik gora lagun zain dauden Barne Ministerioak penintsulara sartzeko baimena emango ote dien. CETIrako sarrerarako horman jarriko dituzte argazkiak ikusgai, eta migratzaileen erantzuna harrigarria bezain hunkigarria izango da.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Gidoi-koordinatzaileak: Arnau Monrás, Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Marc Parramón
  • Gidoia: Juanma Arizmendi
  • Kolaborazio berezia: Sergi Cámara
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 67 minutu
  • Hizkuntzak: Katalana, gaztelania, frantsesa, ingelesa (azpitituluak euskaraz)

Filmazpit

Laburrean

Euskadi, auzolana