"Prozesuan"

  • "Prozesuan"
  • "Prozesuan"
  • "Prozesuan"

Filmazpit katalogoko filma.

1998ko otsailaren eta 1999ko ekainaren artean, Kosovoko gerra izan zen: gatazkaren ondorioz, 13.000 lagun hil edo desagertu ziren, gehien bat zibilak. 17 urte beranduago, auzitegi berezi bat jarri da martxan, Kosovoko Askapenerako Armadako goi-agintariek ustez egindako krimenak ikertzeko. Ikertuen artean, Kosovoko egungo presidentea dago, Hashim Thaçi. Dokumentalak erakusten du nola aurre egiten dion Kosovoko gizarteak bere iraganaren alde ilunena gogora ekartzeari. Alde bietako biktimak, politikariak, fiskalak, gerra beteranoak, auzitegiko medikuak, GKEetako kideak eta artistak; guztiek hausnartuko dute atzera begiratzeko moduaren inguruan, etorkizun baketsua lortzea xede izanik.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Marc Parramón
  • Gidoia: Juanma Arizmendi
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 58 minutu
  • Hizkuntza: Serbiera, albaniera, ingelesa (azpitituluak euskaraz)

Filmazpit

Laburrean

Euskadi, auzolana