"Eskola ibiltaria"

  • "Eskola ibiltaria"
  • "Eskola ibiltaria"
  • "Eskola ibiltaria"
  • "Eskola ibiltaria"

Filmazpit katalogoko filma.

Fatima, Hassen, Delsher, Deliar, Sahad, Mohamad Nour, Yusef, Roshin, Riham, Lin... Izen berezi horiek aurpegia, begirada eta grina jartzen diete indarrez lekuz aldatu edo mugak zeharkatu behar izan dituzten ia 50 milioi neska-mutilei, UNICEFen datuen arabera. Jasaten dituzten sufrimendu guztiez gain, haurrok eskola-ziklotik at gelditzen dira: nekez idazten dute, ezin dute irakurri eta oinarrizko eskola-ohiturak galdu dituzte. Dokumental honek ekintza artistikoa proposatzen die Ghersoko kanpalekuko (Tesalonikako iparraldea, Grezia) haur siriarrei: animaziozko laburmetraia egitea. Honen bitartez, izan nahi luketen eta ez duten eskolari buruzko kezkak eta nahiak adieraziko dituzte.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Raúl Cuevas
  • Gidoia: Airy Maragall
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 58 minutu
  • Hizkuntza: Arabiera, kurduera, greziera, ingelesa, gaztelania (azpitituluak euskaraz)

Filmazpit

Laburrean

Euskadi, auzolana