"Obabakoak"

  • "Obabakoak"
  • "Obabakoak"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Obabakoak"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Obabakoak"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel

Bernardo Atxagak 1988an aurkeztu zuen Obabakoak, azken hamarkadetan oihartzun handiena lortu duen euskal eleberria. Bertan, Obabako unibertso literarioan barneratzen gaitu, Macondorekin, Yoknapatawpharekin edo Eskualdearekin harremana duen lurraldean, eta hainbat pertsonaia gogoangarriren istorioak kontatzen dizkigu: bere gutun bidezko amodio istorioa gogora ekartzen duen geografia irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje baten eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edo eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea.

Calixto Bieitok, Europako idazle ospetsuenetarikoak eta Arriaga Antzokiaren arduradun artistikoak, bere gain hartu du literatur lan honen (nazioartean arrakasta handiena izan duen euskarazko liburua) arnas poetikoa eszenara eramateko erronka.

Bieitoren egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroitzapenez, beldurrez eta zalantzaz beteriko giza paisaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegoen gure hiztegian. Fantasiaz eta ikuskizunez betetako mundu bat, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.

Konposizio poetiko, bisual eta fisikoa da Obabakoak, eta bertan animaliak gizakiekin eta basoak gure kideekin nahasten dira. "Gesamtkunstwerk" txiki bat.

Fitxa

  • Egilea: Bernardo Atxaga
  • Bertsioa eta zuzendaritza: Calixto Bieito
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia
  • Eszenografia: Susanne Gschwender
  • Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer
  • Proiekzioak: Sarah Derendinger
  • Jantzien diseinatzailea: Sophia Schneider
  • Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy
  • Hizkuntza: Antzezlanak bi bertsio ditu, euskaraz eta gaztelaniaz

Laburrean

  • Egileak Bernardo Atxaga
  • Hizkuntza
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana