"Harritik hazia"

  • "Harritik hazia"

Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzerkia. 

Sinopsia

Adin ezberdinetako antzerkilari talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu du gerrari buruz gogoeta eragiteko. 1936/07/19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irungo biderantz segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen faxisten martxa ostopatuz. Faxistek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, "non ote da emakumeen historia" galdera egin zuen antzezlan taldeak. Emakumeen egoerari eta bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.

Fitxa

  • Taula zuzendaria: Ramon Albistur Marin
  • Aktoreak eta aktore musikariak: Axuri Zapiain, Ainara Maya, Aitziber Almandoz, Araitz Bizkai, Arantza Zubieta, Ekhiñe Zapiain, Eneritz Zapiain, Eugenia Arriola, Kemen Ruiz, Jerardo Ros, Lizar Elexpuru, Maddi Irazoki, Manex Zapiain, Nagore Orbeltzu, Oihane Zelaieta
  • Testuaren idazlea: Mikel Taberna Irazoki
  • Adierazpen lana: Esther Carrizo
  • Gidoia eta eszenan paratzea: Ramon Albistur
  • Musika sortzaile eta zuzendaria: Araitz Bizkai
  • Koreografia: Nagore Orbeltzu
  • Lan plastikoa eta kartela: Maddi Irazoki
  • Irudiak eta bideoa: Katubi
  • Argiztapen eta soinuztapena: Kaskabel


Laburrean

Euskadi, auzolana