"#7FM"

  • "#7FM"

Estilo hiritarrekin uztarturiko mugimendu batetik abiatu izan gara beti, dinamika-aldaketak eta egitura ezberdinak landuz. Material hori finkatu dugu, garrantzi berezia eskainiz mugimenduaren desegituraketa artikularrari. Oso obra fisikoa da, eta interesa pizten dit dantzariak, material horrekin esperimentatuz, antzezlearen bila aritzeak.

Gustuko dut mugimendua zintzoa eta egiazkoa izatea, eta haietako bakoitzaren antzezpena obraren fisikotasunetik beretik sortzea. Era horretan, bi antzezleen arteko harremana benetakoa da eta aldatzen doa... Intentsitatea aldatzen, asmoa aldatzen...

Iker Karrera

Madrilgo 30. Koreografia Lehiaketan finalista, Cuerpo Romo jaialdian eta Cacereseko III. Danza Xtrema koreografia leihaketan saritua.

Fitxa

  • Iraupena: 13 minutu
  • Zuzendaria eta koreografoa: Iker Karrera
  • Dantzariak: Carla Diego eta Raymond Naval
  • Musika: Kura
  • Argazkia: Francisco Ares
  • Soinua: Galane77
  • Jantziak: Iker Karrera eta Fernando Lázaro

Harremanetarako

Iker Karrera
(+34) 626 283 659
karreraiker@gmail.com 
www.danza180.com

Iker Karrera Hondarribian jaio zen, eta gazte-gaztetatik jazz eta hip hop eskoletara joaten hasi zen. 18 urte zituelarik, Madrilera lekualdatu zen eta, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentzia lortzeaz gain, hip hop, ballet klasiko eta dantza garaikideko prestakuntza burutzeko bidaiatzeari ekin zion. Parisen artista frantsesen show eta clip ugaritan lan egin du, adibidez, Celine Dionekin, eta Espainian koreografiako laguntzailea izan da Disney Channel-entzat eta A3mediarentzat, baita dantzaria ere, telebistan, publizitatean eta zenbait ekitalditan.

Gaur egun dantza garaikideko pieza propioen sorkuntzan dago sartuta buru-belarri eta Fernando Lázarorekin batera En barbecho eta Yugen piezen koreografiak egin ditu Laboratorio180º-rentzat. Jokalari gisa, Espainiako Ballet Berriaren, Rojas y Rodríguezen, Titanium produkzio berriaren nazioarteko biran parte hartzen du. Irakasle gisa, Espainian, AEBetan, Mexikon, Italian, Erresuma Batuan, Ukrainan eta Txekian ematen ditu eskolak. Gaur egun, Danza180º bere eskola eta proiektu artistikoko zuzendarietako bat da.

 

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Iker Karrera
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana