"Non / No"

  • "Non / No"
  • "Non / No"
  • "Non / No"
  • "Non / No"
  • "Non / No"

Frantziako hiri txiki bat, 2016ko lan-erreformaren garaian. Radial enpresak bere ateak itxiko ditu greba gogor baten ondoren. Jeansé, Juliette, Bruno, Christine eta Pierre kanporatze-prima iraingarria irensteko elkartu dira. Etxerako bidean, Brunok bortizki uko egingo dio jendarme-kontrol bati. Non film koralak langile talde baten kexa kutsakor eta sumindua kontatzen du. Kuadrilla bat eromenean murgilduta, gelditzen zaien gizatasun apurra mantentzeko.

Eñaut Castagnetek Berria 10 urte eta When I Was a Child dokumentalak, hainbat iragarki eta teaser, eta Art in House (2015) saila zuzendu ditu. Ximun Fuchs Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldearen sortzaileetako bat da eta eskarmentu handia du antzerkigintzan, idazle, zuzendari nahiz aktore gisa. Besteak beste, hiru Donostia Antzerki Sari eskuratu ditu, Juglarea, puta eta eroaErrautsak eta Francoren bilobari gutuna antzezlanengatik. Non filmarekin, zinema-zuzendaritzan estreinatu dira biak.

Fitxa

  • Zuzendariak: Eñaut Castagnet, Ximun Fuchs
  • Gidoigilea: Ximun Fuchs
  • Ekoizpena: Le Petit Théâtre de Pain, Aldudarrak Bideo, Irusoin, Derrière Le Hublot
  • Argazkia: Pierre Stetin, David Pagnoux
  • Muntaia: Jeanne Oberson, Eñaut Castagnet
  • Soinua: Bertrand ComeE, Anne Ducourau
  • Musika: Aitz Amilibia, Pascal Tenza, Jean Dona, Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Ximun Fuchs, Hélène Hervé, Fafiole Palassio, Manex Fuchs, Tof Sanchez, Cathy CoffignalL, Guillaume Méziat, Ricos Destout, Jérôme Petitjean, Mariya Aneva, Pierre Sarzac, Georges Bigot
  • Salmenta: TBC
  • Webgunea: www.non-lefilm.com
  • Iraupena: 100 minutu


Laburrean

  • Egileak Eñaut Castagnet, Ximun Fuchs
  • Produkzio-etxeaLe Petit Théâtre de Pain, Aldudarrak Bideo, Irusoin, Derrière Le Hublot
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana