"Volar"

  • "Volar"
  • "Volar"
  • "Volar"
  • "Volar"

Iraganean genero-indarkeria bizi izan duten bederatzi emakumek asteburu bat elkarrekin emango dute landa-eremuan, eguneroko bizitzatik urrun. Askotariko adinak eta lanbideak dituzten emakumeak badira ere, gai dira hitzen beharrik gabe elkar ulertzeko. Indarkeria horren infernuari aurre egiteko izan duten adoreak elkartzen ditu, baita hortik bizirik irten izanak eta pairatutako sufrimenduari zentzua eman nahiak ere. Gainera, beste emakume batzuen eta gizartearen esku jartzen dute beren bizitzako ibilbidea, biktimismorik gabe.

Bertha Gaztelumendi, kazetaria eta Bake eta Gatazken Konponbide Ikasketetako Masterra Bradfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Gaur egun, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako ikerlari kontratatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Dokumental hauek idatzi eta zuzendu ditu: Mariposas en el hierro (Tximeletak burdinean, 2012), askotariko indarkerien biktima izandako emakumeen inguruan; Nigar franko egingo zuen aitak (2014), gerraosteko Amasa-Villabonako testigantzak jasotzen dituena; eta Las buenas compañías (2015), Nuria Casalekin batera zuzendutako film laburra.

Fitxa

  • Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi
  • Gidoia: Bertha Gaztelumendi
  • Ekoizpena: Emakunde / Silvia Mendibil Garate (silviamendibil@gmail.com / www.emakunde.euskadi.eus)
  • Argazkia: Marino Pardo
  • Muntaia: Betha Gaztelumendi, Marino Pardo
  • Musika: Dani Venegas
  • Iraupena: 74 minutu


Laburrean

  • Egileak Bertha Gaztelumendi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana