"¿A dónde vamos?"

  • "¿A dónde vamos?"
  • "¿A dónde vamos?"

Adin guztietako jendearentzat da ¿A dónde vamos?, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.

Gaur egingo gizartea eraldatzen ari da; errealitate berri bat sortzen ari da, eta biztanleriaren piramidea buruz behera jarri da: Bizkaian, biztanleen 240.000tik gora 65 urtez gorakoak dira, hau da, 5etik 1. EUSTATek emandako datuen arabera, 2050. urterako euskal biztanleen % 38,8 65 urtez gorakoa izango da.

Erantzuna duten galderak

Nolakoa da nagusi izatea? Noiz heltzen da zahartzarora? Zer gertatzen da erretiratzen zarenean? Zaila izango da lagunak egitea? Aspertu egingo naiz? Nolakoa izango da nire gorputza? Posible al da sexua 91 urterekin? Eta bakarrik geratzen banaiz? Heriotzaren beldur biziko naiz?... Galdera horiek egin zizkion bere buruari Marian Gerrikabeitia kazetari eta zuzendari getxotarra, eta ia hamabi nagusiri egin dizkie. Ondorioz, hainbat erantzun jaso ditu nagusien sexuaz, heriotzaz, itxaropenez... Lehenengo pertsonan kontatutako istorio horiek.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaritza, gidoia eta edizioa: Marian Gerrikabeitia
  • Ekoizpena: TU & YO Producciones, María Vallejo
  • Kamera eta errealizazioa: Camilo Sánchez, Marian Gerrikabeitia
  • Soinua: Gorka Díez
  • Argiztapena: Oier Ituarte

Laburrean

  • Egileak Marian Gerrikabeitia
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana