"Nere azalean arrotz"

  • "Nere azalean arrotz"
  • "Nere azalean arrotz"
  • "Nere azalean arrotz"
  • "Nere azalean arrotz"


PRESENTZIAren kontzeptuarekin lotuta, IZAN GABE EGOTEAren ideian oinarritzen da pieza. Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, bere presentziaren edo egotearen eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Pertsonak bere horretan darrai edo ausentzian murgiltzen da? Pertsonaren ausentzia nagusitzen bada, non geratzen dira bere izateko eta egoteko moduak? Nola azaleratzen da hau gorputzaren fisikalitatean? Norberarekiko deskonexio egoeraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. Norbera bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia eta zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Pérez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Myriam Pérez, Oihana Vesga
  • Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Soinu teknikaria: Karlos Gomez
  • Argazkia: Galder Izagirre
  • Bideoa: Asier García
  • Iraupena: 15 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak

Myriam Pérez Cazabón

Laburrean

Euskadi, auzolana