"Lantz. Inauteriaren garaitza, epaiketa eta heriotza"

  • "Lantz. Inauteriaren garaitza, epaiketa eta heriotza"
  • "Lantz. Inauteriaren garaitza, epaiketa eta heriotza"

"Miel Otxin berez Inauteria dela ezin ukatuzkoa da, nire ustez. Opagai bat, komunitatearen gaitzen mandatari bat".

Julio Caro Baroja

Lantz film labur dokumental bat da, Lantzeko (Nafarroa) inauteriaren gaineko begirada libre bat. Herrikoek Miel Otxin erraldoi bidelapur eta gaizkileari jazartzen diote, harrapatu, epaitu, eta jendaurreko erreketa batean heriotza emateko. Dokumental honek, era esperimental eta poetiko batean, inaute-erritu horren tradizioan sakontzen du, gizakiaren izaera euforikoen eta gordinenean, bai eta sakrifizioaren bidez hobenak garbitzeko duen beharrean ere.

Zuzeneko soinuarekin eginiko lan fin baten bidez eta zortziko-erritmoan, Lantz era hipnotikoan murgiltzen da garbikuntza-erritual txundigarri horretan.

  • Egilea: Luis Azanza Ladrón
  • Produkzio-etxea: Fuego Películas
  • Iraupena: 13 minutu


Laburrean

  • Egileak Luis Azanza Ladrón
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana