"Night Shift (Gaueko txanda)"

  • "Night Shift (Gaueko txanda)"
  • "Night Shift (Gaueko txanda)"

Gaua iritsi da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak ematen dizkio bere pisu txiki eta kaxkarraren leiho bakarrera aterata. Seme-alabak bere Hego Amerikako sorterrian utzita etorri behar izan zuen Euskal Herrira eta umeen falta jasangaitza egiten zaio bere bakardadean.

Gauero autobusa hartzen du Donostiako erdigunera, garbitzaile modura gaueko txanda tokatzen baitzaio antzoki batean. Antzezlana amaitu ondoren iristen da antzokira. Publikoa eta antzezlea joan dira, eta antzokia hutsik geratu da. Merry harrera ingurua garbitzen hasten da, poliki eta motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin, baina gaurkoa ez da betiko txanda monotonoa izango Merryrentzat. Gaur, sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da, aktorearen kamerinora. Eta horrek bizitza aldatuko dio... minutu batzuetarako behintzat.

Talde artistikoa

  • Mery: Enriqueta Vega
  • Aktorea: Patricia Urrutia

Talde teknikoa

  • Zuzendaria: Izaskun Arandia
  • Argazki zuzendaria: Amara Mosteiro
  • Gidoigilea: Izaskun Arandia
  • Ekoizpen burua: Itziar Otxoa
  • Arte zuzendaria: Lierni Izagirre
  • Zuzendari laguntzailea: Maider Oleaga
  • Ekoizlea: Kristina Zorita
  • Kamera laguntzaileak: Uxue Jimenez eta Heidi Otaduy
  • Zuzeneko soinua: Jokin Valenzuela
  • Muntaia: Iban del Campo
  • Arte laguntzailea: Natalie Garrido
  • Lokalizazioak eta kredituak: Angel Aldarondo
  • DIT: Maitane Carballo
  • Iraupena: 15 minutu eta 16 segundo

Laburrean

  • Egileak Izaskun Arandia
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana