"Buñuel (Conversatorio Post-Mortem)"

  • "Buñuel (Conversatorio Post-Mortem)"

"Hilda nago. Buñuelen mamua naiz".

Hilerri batean gazte batek elkarrizketa egingo dio Luis Buñuel zenari, doktoretza-tesia amaitzeko. Giro surrealista horretan hasiko da garai guztietako zinemagilerik onenetakoaren historian egindako ibilbidea.

Ibilbide horretan aingeru-deabru hiltzailea, alter egoa, izango du lagun: elkarrekin garanduko dituzte haren bizitzako sekretu eta zehaztasunik liluragarrienak. Heriotza, zinema, artea, sexua, erlijioa, indarkeria... agertzen dira fikziozko topaketa honetan, oroimenaren mamuak balira bezala.

Testuari buruz

Testuaren partitura Ramón Barearen dramaturgia da, Luis Buñuelen irudietatik eta zinemaren hastapenetatik eta Buñuelen beraren, Jean-Claude Carriére-ren (haren gidoilaria eta biografoa), Max Aub-en eta Buñuelen emaztea zen Jeanne Rucar-en testu surrealistetatik abiatuta.

Fitxa artistikoa

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ramón Barea
  • Aktoreak: Getari Etxegarai, Irene Bau, Mikel Losada
  • Grafismoa eta zuzeneko jatorrizko musika: Naiel Ibarrola
  • Zuzendari laguntzailea: María Goiricelaya
  • Espazio eszenikoa: Ramón Barea, Naiel Ibarrola
  • Jantzien diseinua: Zapatitos de charol
  • Argiztapenaren diseinua eta multimedia programazioa: Edu Berja
  • Bideo edizioa: Leire Juan
  • Kartelaren diseinua: Naiel Ibarrola
  • Ekoizpena: Pabellón 6, BAD, Makiescénica
  • Produkzio eragilea: Paula Gomez, Ramón Barea
  • Banaketa: Makiescénica
  • Iraupena: 90 minutu

Laburrean

Euskadi, auzolana