"Fe de etarras"

  • "Fe de etarras"
  • "Fe de etarras"

Fe de etarras umore beltzeko ez-ohiko komedia da. 2010eko uda beroan dago girotuta, Espainiako probintzia-hiriburu batean. Komando bitxi bat osatzen dute koldarra ez dela erakutsi behar duen beterano batek, konpromisoa bandaren iraupenaren mende duen bikote batek, eta komandoan sartuta Chuck Norris bezala sentituko dela uste duen mantxatar batek. Pisu franko batean gordeko dira, ekintzara igarotzeko deiaren zain. Bien bitartean, Espainiako selekzioa alde handiarekin irabazten ari da Hego Afrikako Munduko Kopan, eta herrialde osoa ospakizunetan dabil haien inguruan, komando irrigarria are gehiago frustratuta.

Borja Cobeagak film laburren bidez hasi zuen bere ibilbidea; adibidez: La primera vez (2001) eta Éramos pocos (2005); azken hori Oscar sarirako izendatu zuten. 2003an Euskal Telebistako Vaya Semanita umorezko programaren lehen denboraldia zuzendu zuen. Pagafantas (2009), No controles (2010) eta Negociador (2014) film luzeak zuzendu ditu; azken horrek Irizar saria irabazi zuen Donostia Zinemaldian, eta jatorrizko gidoi onenaren Goya jasotzeko izendatu zuten. Era berean, Diego San Joserekin batera idatzi zuen Espainiako zineman sarrera gehien saldu zituen filma: 8 apellidos vascos (2014). Baita film haren jarraipena ere: 8 apellidos catalanes (2015).

Fitxa

  • Zuzendaria: Borja Cobeaga
  • Gidoia: Borja Cobeaga, Diego San José
  • Ekoizpena: Netflix (Juan Mayne), Mediapro (Javier Méndez Zori)
  • Argazkia: Jon D. Domínguez
  • Muntaia: Elena Ruiz
  • Musika: Aránzazu Calleja
  • Antzezleak: Javier Cámara, Gorka Otxoa, Julian López, Miren Ibarguren, Ramón Barea
  • Iraupena: 90 minutu



Laburrean

Euskadi, auzolana