"Bilbao Sinfonia"

  • "Bilbao Sinfonia"

Bilbao Sinfonía ikusizko poema bat da, azken hamarkadetan Bilbon bizi izandako hiri, kultura eta gizarte eraldaketei buruzko hausnarketa egiten duena. Juan Ortuoste eta Javier Rebollo bilbotar zinemagileek zuzenduta hiriari buruzko metraje laburreko dokumentalen triptikoa egin zela hogeita hamargarren urteurrena dela eta (Bilbao en la memoria, Bilbao como un mosaico eta Bilbao, mientras tanto), eta Hiribilduaren gainean hirurogeita hamarreko hamarkadan zinemagintzak eginiko hiru kontakizun haiek oinarri hartuta, Zinebi 59k ekoizpen propio hau aurkeztuko du. Eszenaratzean, pantailaren gainean irudi mugimendudunak eta zuzenean Aranzazu Calleja musikagile eta biolin-joleak eta Alvaro Segovia gitarra-jotzaileak interpretatutako sinfonia bateratzen dira.

Fitxa

  • Zuzendariak: Juan Ortuoste, Javier Rebollo
  • Gidoia: Cristina Ezquerra, Katixa Agirre
  • Muntaia: Larraitz Zuazo (Begira Bideoak)
  • Musika: Aranzazu Calleja, Álvaro Segovia
  • Argazkia: Erlantz Biderbost
  • Ekoizpena: Zinebi, TYF (Territorios y Fronteras - Research on Documentary Filmmaking), Vanesa Fernández Guerra, Patxi Azpillaga, Esti Alonso, Olaia Nogales
  • Generoa: Ikus-entzunezko performancea
  • Iraupena: 60 minutu
Zinebi

Laburrean

  • Egileak Aranzazu Calleja, Álvaro Segovia
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana