"Estitxu"

  • "Estitxu"

Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak. Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Aranguiz (1944 Beskoitze - 1993 Bilbo), Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.

Bere tinbre bereziarekin, euskal kantu berriaren sortzaile nagusienetakoa izan zen. Hit Paraden lehen postuan egon zen ere maiz Estitxu.

Fitxa

  • Zuzendaria: Franck Dolosor
  • Gidoia: Franck Dolosor
  • Muntaia: Iban Gonzalez
  • Soinua: Alberto De La Hoz, Ramón Larrabaster
  • Musika: Estitxu
  • Argazkia: Iban Gonzalez, Ramón Larrabaster
  • Ekoizpena: Baleuko S.L.
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 60 minutu

Zinebi

Laburrean

Euskadi, auzolana