"Margarita Alexandre"

  • "Margarita Alexandre"

Francoren diktadurapeko gizartean emakume aristokratikoa izanda ere, zinemako bidea egin zuen Margarita Alexandrek. Zeregin horietan aitzindarietakoa izan zen emakume honek bere oroimena osatzen duten bizipenak kontatuko dizkigu, zahartzaroko argitasun horrekin: nola 50eko hamarkadan zinema zuzendari aritu zen, nola Kubako iraultzaren lehenengo urte indartsuetan, ekoizpen zinematografikoan aritu zen, eta nola Kubara itzuli zen 40 urte geroago, lehengo jendearekin topo egiteko eta haiek adio esateko bidaia batean.

Bizitza baten amaieratik egindako atzera begirada da, gatazka politiko eta kulturalek baldintzatu duten bizitza, nortasun handiko eta askatasunarekiko berezko maitasuna duen pertsona baten bizitza.

Fitxa

  • Zuzendaria: Fermin Aio
  • Gidoia: Fermin Aio, Andere Etxegarai
  • Argazkia: Fermin Aio
  • Ekoizpena: Ana Gutierrez, Einarte Produkzioak
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 56 minutu

Zinebi

Laburrean

Euskadi, auzolana