"Aintza"

  • "Aintza"
  • "Aintza"

Filmazpit katalogoko filma. Jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin.

Goiz batean, trenbideetako langilea den Tsanko Petrovek diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Slava
  • Estreinaldi-urtea: 2016
  • Zuzendariak: Kristina Grozeva, Petar Valchanov
  • Aktoreak: Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov
  • Herrialdea: Bulgaria-Grezia
  • Jatorrizko hizkuntza: Bulgariera
  • Gaia: Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat
  • Iraupena: 101 minutu
  • La Aventura Audiovisual (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

Filmazpit

Laburrean

  • Egileak Kristina Grozeva, Petar Valchanov
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana