"Haziak"

  • "Haziak"

Urte hasieran Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak abian jarritako maketa lehiaketaren emaitza da Haziak. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta proposatutako hainbat kantaren artean 10 aukeratuta osatu da diskoa. Abesti eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 8 talde edo bakarlarik parte hartu dute:

1. Ezinaren eginaz (Ttipika)
2. Txuri gorri berdea (Gotzon Batikon)
3. Laztanen preso (Irati Gutierrez)
4. Barruan dugun umea (Julen Alonso eta Eneritz Aulestia)
5. Nor (Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti)
6. Gauero ametsean (Olatz Alberdi eta Idoia Asurmendi)
7. Plazabarrena (Irati Gutierrez)
8. Iraltz arina (Ttipika)
9. Zauriak (Beñat Zaton)
10. Melodia zainetan (Hor dun koxka)

Haziak, erein berriak direlako eta bide luzea daukatelako jorratzeko. Baina Haziak, beraien gaztetasunean helduak ere badirelako.

Erosi Haziak diskoa Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen webgunean

Kanta irabazlearen bideoklipa: "Barruan dugun umea" – Julen Alonso eta Eneritz Aulestia


Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • DiskoetxeaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea
  • Zenbatekoa12,00 € (bazkideentzat 10,00 €)
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana