"AmETSetan"

  • "AmETSetan"

En Tol Sarmiento edo ETS taldeak (2005, Iekora, Araba) diskoz disko osatu du musika ibilbidea. Dena den, Vendimia seleccionada (autoekoizpena, 2008) estreinako disko-maketa argitaratu aurretik kantak egitea eta herriz herri jotzea zen helburua. Gerora ere dinamika berberarekin segitu dute, abestiak sortu, diskora ekarri eta zuzenean plazaratu hainbat herritan. Halako batean, ETS taldeak atzera begiratu du, eta ohartu da urteak daramatzatela taula gainean. Bosgarren diskoarekin (disko-maketa barne) gorazarre egiteko garaia zela pentsatu dute, taldeari berari gorazarre eginda taldetik bertatik. En Tol Sarmiento taldeak klimax batera ailegatzea lortu du bosgarren diskoan; ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute, kanta biribilenak behin eta berriro prestatu euren kontzerturik gogokoena jotzeko. Emaitzak hiru zati ditu: zuzenekoaren audioa (CDa), zuzenekoaren bideoa (DVDa) eta taldeari buruzko 60 minutuko dokumentala.

ETSk diskoz dizko eta abestiz abesti entzule gaztea gatibatzeko indarra izan du. Xume hasi ziren, xume iraun dute, xumetasunaren politika ez da itxura, ETS taldeak xumetasunetik atera baitu orain arte dena. Ametsaren bidea eraiki dute hankak lurrean jarrita. AmETSetan diskoa festaren festa da, disko zintzoa, eta taldeari buruzko dokumentala ikusteko erraza eta atsegina da. Zergatik? ETS atseginak direlako eta badakitelako bidea modu horretara eraiki behar dela. Ez dira soilik erreferente Arabako Errioxan, Euskal Herria konbentzitu dute kantekin. Bada hori baino amets politagorik? Agian...

Erosi AmETSetan diskoa Baga Biga produkzioak diskoetxearen webgunean

Abestiak

1. Intro ETS (0:31)
2. Lagun mina (4:13)
3. Zure mundua (3:45)
4. Erein, landatu, zabaldu (3:58)
5. No lo pienses más (3:26)
6. Zure begirada (3:41)
7. Mugimenduaren hizkuntza (4:23)
8. En la grada (3:35)
9. Beldurrik ez (3:42)
10. Herriko jaixetan (3:19)
11. Igel egosiaren sindromea (3:18)
12. ¿Donde está? (3:06)
13. Ametsetan (3:34)
14. Eutsi (3:48)
15. Hacia la luna (3:10)
16. Sarea desegin (4:25)
17. Aurkitu genituen (4:06)
18. Sexuarekin (3:57)
19. Musikaren doinua (2:46)
20. Salidos de emergencia (4:16)


Laburrean

  • Egileak En Tol Sarmiento
  • DiskoetxeaBaga Biga produkzioak
  • Zenbatekoa15,00 €
  • FormatuaCD+DVD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana