"Go!azen 4.0"

  • "Go!azen 4.0"

Uda iritsi da beste behin ere eta, honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko diziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel... Markelek Markel izaten jarraituko du.

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Maite Duque, Fernando Rodríguez, Itziar Gomez, Xabi Zabaleta
  • Aktoreak: Asier Burguete, Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain, Ramon Agirre //  Nerea Gorriti
  • Konpainia: Glu Glu Produkzioak
  • Ekoizpena: Pausoka Entertainment
  • Iraupena: 70 minutu
  • Adin gomendatua: 5-16 urte

Laburrean

  • Egileak Maite Duque, Fernando Rodríguez, Itziar Gomez, Xabi Zabaleta
  • KonpainiaGlu Glu Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana